Babesletzarekin lotutako edozein gairen gainean egin daiteke kontsulta
Kirolgi Fundazioaren programa honetan: zuzenbide-zerga kontuak, kontratuak,
kontabilitatea, zuzenbide-federazio kontuak, zuzenbide-publizitate
kontuak eta abar.
Aitzitik, bokazio praktikoarekin sortutako aholkularitza programa
hau ez da kirol arloko publizitate babesletzaren alderdi historiko,
estatistiko eta abarri buruzko kontsultak egiteko gunea, ez eta epaile
edo auzitegien esku dauden gaietan aholkuak ematekoa ere.
Eskatzaileak ematen dituen datuak behin egiaztaturik, eta egin duen
kontsulta aztertu ondoren, berak hautatu duen bidea erabiliz erantzungo
zaio. Ahalik eta lasterren bidaliko dira erantzunak.
Inolako kontsultarik egin baino lehen, galderarik ohikoenen atala
begiratzea gomendatzen dugu.