kirolgi fundazioa

Babesleen logotipoak

Aholkularitza zerbitzua

Babesletzarekin lotutako gai jakinei buruzko informazioa jaso nahi duten klub, federazio, kirolari eta enpresei aholkularitza zerbitzua eskaintzen die Kirolgi Fundazioak, 2000ko otsailaren 1a ezkero.

Informaziorako teknologia berriak baliatzen ditugu aholkularitza zerbitzu honetan, eta lan-talde trebatua daukagu egiten zaizkigun kontsultei lehenbailehen erantzuteko.

Gipuzkoako kirola babesteko eragiketaren bat edo beste erraztea eta bideratzea beste helbururik ez dugu. Eta poztuko gara, benetan, zure iradokizunak eta kontsultak helarazten badizkiguzu. Zure interesaren baitan daude, hein handi batean, Kirolgi Fundazioaren ekimen izan litezkeenak etorkizunean.

Kirolgi Gipuzkoako kirolarekin